■ Konfigurazio ezarpenak
Multimedia mezularitza, posta elektronikoa, sinkronizazioa, zuzeneko 
erreprodukzioa eta arakatzailea erabili aurretik, ezarpen egokiak zehaztu behar 
dituzu telefonoan. Telefonoak automatikoki konfigura ditzake arakatzaileari, 
multimedia mezularitzari, sarguneei eta zuzeneko erreprodukzioari dagozkien 
ezarpenak SIM txartelean oinarrituta. Hala ez balitz, erabili Ezarpenen 
laguntzailea ezarpenok konfiguratzeko. Ezarpenak konfigurazio mezu baten bidez 
jaso ditzakezu eta telefonoan gorde. Eskuragarritasunari buruzko informaziorako, 
jo zerbitzu hornitzailearengana edo hurbilen duzun Nokia banatzailera.
Konfigurazio mezu bat jasotzen baduzu eta ezarpenak automatikoki gordetzen 
eta aktibatzen ez badira, 
Mezu berri 1
mezua agertuko da pantailan. Ezarpenak
gordetzeko, aukeratu
Erakutsi
>
Aukerak
>
Gorde
. Agian hornitzaileak emandako
PIN kodea idatzi beharko duzu.