
■ (U)SIM txartela eta bateria sartu
Telefono honek BL-4CT bateriak erabiltzen ditu.
1. Telefonoaren atzeko estalkia
irekitzeko, telefonoaren atzealdea
zuri begira duzula lerratu estalkia
behera (1) eta kendu. Bateria
kentzeko, altxa ertzetik (2).
2. Sartu (U)SIM txartela SIM
txartelaren zirrikituan (3).
Ziurtatu urre koloreko kontaktua
behera begira dagoela eta
koskadun ertza beherantz
begira dagoela.
3. Jarri bateria bere lekuan (4). Jarri
estalkia (5).