Nokia 5630 XpressMusic - 12. Kamera

background image

12. Kamera

Telefonoak bi kamera ditu argazkiak ateratzeko eta bideo klipak grabatzeko.
Telefonoaren atzeko aldean bereizmen handiko kamera nagusia dago eta
telefonoaren aurreko aldean bereizmen txikiagoko bigarren kamera dago.

Telefonoak 2048x1536 pixeleko bereizmena onartzen du kamera nagusia erabiltzerakoan.
Gida honetan irudiaren bereizmena modu ezberdinean azal daiteke.

Argazkiak eta bideoak galerian gordetzen dira, bakoitza dagokion karpetan.

Argazkiak eta bideoak bidaltzeko, multimedia mezuak, mezu elektronikoetako
eranskinak edo Bluetooth konexioa erabil ditzakezu,besteak beste. Lineako album
batera ere igo ditzakezu.