Orokorra
Aukeratu >
Ezarpenak
>
Ezarpenak
>
Orokorra
eta aukeratu hauetako bat:
Pertsonalizazioa
— pantaila, egonean modua, tonuak (deienak, alarmenak etab.),
hizkuntza, gaiak eta ahots komandoak egokitzeko
Data eta ordua
— ordua, data eta pantailaren formatua zehazteko
Osagarriak
— hobekuntza baten ezarpenak aldatzeko. Aukeratu hobekuntza bat
eta nahi duzun ezarpena.
Segurtasuna
— telefonoaren eta SIM txartelaren ezarpenak aldatzeko, PIN kodea
eta blokeo kodea, esaterako; ziurtagirien xehetasunak ikusteko, autentikatzeko 
eta segurtasun moduluak editatzeko
62
E z a r p e n a k
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak blokeatzea, 
erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan programatutako larrialdiko 
zenbaki ofizialera deitzea dago.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software 
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen 
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori 
benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du 
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri 
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria 
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri 
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak 
onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua 
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfiantzazkoa dela 
eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Fabrikako ezarp.
— ezarpen batzuen jatorrizko balioak berrezartzeko. Blokeo kodea
behar duzu.
Posizionamend.
(sareko zerbitzua) — kokapen ezarpenak aldatzeko.