Softwarea eguneratu
Oharra: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, 
ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa bukatu eta telefonoa berrabiarazi arte. 
Egiaztatu datuen segurtasun kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu 
baino lehen. 
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke zure 
zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa 
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura konektatu.
1. Aukeratu
Aukerak
>
Eguneratzeak bilatu
. Eguneratze bat eskuragarri bada,
onartu deskarga.
2. Behar bezala deskargatu ondoren, eguneratzea instalatzeko, aukeratu
Orain
.
Beranduago instalatzeko, aukeratu
Geroago
.
Instalazio prozesua beranduago hasteko, aukeratu
Aukerak
>
Instalatu
eguneratzea
.
Zerbitzari profilik zehaztu ez bada, telefonoak profil bat sortzeko eskatuko dizu 
edo bat baino gehiago badaude, zerbitzarien zerrendatik aukeratzeko eskatuko 
dizu. Zerbitzariaren profil ezarpenak eskuratzeko, jo zerbitzu hornitzailera.