■ Lizentziak
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) 
teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala 
babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu DRM-arekin babestutako 
edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM, OMA DRM1.0 eta OMA DRM 2.0-rekin 
babestutako edukira sartu zaitezke. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, 
66
D a t u k u d e a k e t a
eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen 
gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki 
hori berriz zure telefonoan berritzea saihets dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez 
du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak 
erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio-gako 
bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukiaren babeskopiak 
egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa. Beste transmisio metodo batzuek ez dute 
lizentziarik transferitzen, baina hauek edukiarekin batera berrezarri behar dira telefonoaren 
memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal 
izateko. Lizentzia berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak 
hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentziak zein edukia 
galduko dira gailuaren memoria formateatuz gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu zure 
telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, zure telefonoan 
berriro eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu 
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori 
telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi ahal izango da.
Telefonoan gordeta dauden lizentziak ikusteko, aukeratu
>
Ezarpenak
>
Datu
kudea.
>
Lizentziak
.
Fitxategi bati edo gehiagori lotuta dauden lizentziak ikustekoa, aukeratu
Baliozko
lizentz.
. Lizentzia taldeek, lizentzia multzo batez osatuak,
adierazlea dute.
Taldeko lizentziak ikusteko, aukeratu taldea.
Fitxategiaren balio aldia iraungita duten lizentzia baliogabeak ikusteko, aukeratu
Baliogabeko liz.
. Multimedia fitxategi baten balio aldia luzatzeko edo berri bat
erosteko, aukeratu lizentzia baliogabea eta
Aukerak
>
Lortu lizentzia berria
.
Baliteke lizentziak ezin eguneratu izatea, zerbitzu mezuak jasotzeko aukera 
desgaituta egonez gero.
Erabiltzen ez diren lizentziak ikusteko, aukeratu
Erabili gabe
. Erabiltzen ez diren
lizentziek ez dituzte fitxategiak haietara lotuta.
Xehetasunak ikusteko, hala nola, balio aldia eta fitxategia bidaltzeko gaitasuna, 
joan lizentziara eta aukeratu.