Lineaz kanpo profila
Lineaz kanpoko profila aktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz kanpo
. Lineaz kanpoko profila desaktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla
eta aukeratu beste profil bat.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, sare zelularreko konexio guztiak 
desgaituta egoten dira. Dena den, telefonoa SIM txartelik gabe erabil dezakezu, 
irratia edo musika entzuteko. Gogoan izan telefonoa itzaltzea telefono 
mugikorrak debekatuta dauden guneetan.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta hari 
gabeko sare estaldura eskatzen duten bestelako funtzioak erabili. Hala ere, zure 
telefonoan programaturiko larrialdi zenbaki ofizialera deitzea posible litzateke. 
Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero, telefonoaren 
funtzionalitatea aktibatu behar da. Telefonoa blokeatu bada, sar ezazu blokeo 
kodea.