■ Bluetooth konektibitatea
Bluetooth teknologiak gailu elektronikoen arteko hari gabeko konexioa 
ahalbidetzen du 10 metroko (33 oineko) erradio batean.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin 2.0 bateragarria da , eta ondorengo profil hauek 
onartzen ditu: Audio banaketa aurreratua, Audio/Bideo urruneko kontrola, Oinarrizko 
irudiak, Gailu identifikazioa, Dial-Up Sarea, Fitxategi transferentzia, Esku-librea, 
Aurikularrak, Objekt Push, Serieko ataka, SIM sarrera, Agenda sarrera, Audio/Bideo banaketa, 
Sarrera generikoa eta Objektu aldaketa generikoa. Bluetooth teknologia onartzen duten 
beste gailu batzuekiko funtzionamendua ziurtatzeko, modelo honetarako Nokiak onartutako 
osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu 
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz, 
bateriaren iraupena murrizten dute. 
Ez onartu Bluetooth konexioak iturri fidagarrietatik ez badatoz.
Datuak bidali edo jaso ondoren Bluetooth konexioa automatikoki eteten da.