Nokia 5630 XpressMusic - Hari gabeko LANa

background image

Hari gabeko LANa

Telefonoak hari gabeko lekuko area sareak (WLAN) onartzen ditu, honen bidez
telefonoa Internetera eta WLAN onartzen duten gailu bateragarrietara konektatu
dezakezu.

WLAN konexioa erabiltzeko, lekuan eskuragarri egon behar du eta zure telefonoa
WLANera konektatuta egon behar du. WLAN batzuk babestuta daude eta zerbitzu
hornitzailearen sarrera kode bat behar duzu konektatzeko.

Zenbait herritan, Frantzian adibidez, hari gabeko LANen erabilpena mugatuta egon daiteke.
Informazio gehiagorako zure herriko agintariei galdetu.

Garrantzitsua: Zure hari gabeko LAN konexioaren segurtasuna hobetzeko, gaitu
kodeketa-metodoren bat beti. Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure
datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.

Hari gabeko LAN teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.