Nokia 5630 XpressMusic - 22. Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

22. Bateria eta kargagailuaren informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko bateria
BL-4CT da. Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-6,
AC-10, DC-6 eta DC-10 kargagailuak eta CA-146 kargagailu egokitzailea. Bateria behin eta
berriro kargatu edo deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu egiten da. Hitz egiteko eta
egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago.
Nokia konpainiak homologatutako bateriak eta bateria kargatzeko Nokia konpainiak zure
telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuak soilik erabili. Onartu gabeko kargagailu
edo bateria bat erabiltzeak sute, leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa lezake.

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada
kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria
kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi
guztiz kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren
iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka
deskargatu egingo da.

Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren
bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak
denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero
azpiko tenperaturetan.

Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko
objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo
(+) eta negatiboak
(-) bateriaren terminalak. (horiek banda metalikoen antza dute baterian). Sakelan edo
poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik
gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.

background image

73

B a t e r i a e t a k a r g a g a i l u a r e n i n f o r m a z i o a

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta egon arren, lehertu egin
daitezke. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu.
Bateriak isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu. Likidoa
begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo medikuarengana joan.

Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu
bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti.

Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik.

Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo
bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun gorde.