Nokia 5630 XpressMusic - Arreta eta mantentzea

background image

Arreta eta mantentzea

Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da.
Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.

Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo
egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure
gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri baino
lehen.

Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak
eta osagarri elektronikoak honda daitezke.

Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena
laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.

Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen
denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak honda
ditzake.

Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.

Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu
zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.

Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik
telefonoa garbitzeko.

Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu
egokia galarazi dezake.

Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun
sentsore edo argi sentsore lenteak esaterako.

Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili.
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati
tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.

Erabili kargagailua beti toki baten barruan, ez kanpoan.

background image

75

S e g u r t a s u n i n f o r m a z i o o s a g a r r i a

Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen babeskopia bat, kontaktu eta agendako oharrak,
esaterako.

Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu
telefonoa eta ken iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein
ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu-gunera.

Botatzerakoan

Telefonoan, edo haren dokumentu zein kaxan agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak produktu elektriko edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak
funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Hau Europar Batasunean eta bilketa sailkatua eskuragarri dauden
beste herrialde batzuetan bete beharrekoa da. Produktu hauek ezin dira sailkatu
gabeko udal-zabortegietan bota.

Produktuak bilketa guneetara eramanez zaborrak kontrolik gabe uztea saihesten
laguntzen duzu eta baliabide materialak berrerabiltzera bultzatu. Produktu
hornitzaileak, tokiko zabortegi arduradunek, produkzio ardurako erakunde
nazionalek eta tokiko Nokia konpainiaren ordezkariek xehetasun gehiago eskain
diezazkizukete. Produktuaren ekologia aitorpena ikusteko edo hondatutako
produktua nora itzuli jakiteko zoaz helbideko zure herrialdearen informazio atalera.