Nokia 5630 XpressMusic - Nokia bateria egiaztatze arautegia

background image

Nokia bateria egiaztatze arautegia

Erabil itzazu beti Nokia bateria originalak zure segurtasunerako. Nokiaren jatorrizko bateri
bat erabiltzen ari zarela egiaztatzeko baimendutako denda batean erosi eta ondorengo
pausoak jarraituz hologramaren jatorria egiaztatu:

Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ezin da bateria egiazkoa dela guztiz ziurtatu.
Edozein arrazoirengatik bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, hau da, Nokia bateria
original bat, ez ezazu erabili eta eraman ezazu Nokia zerbitzu gune hurbilenera edo
hornitzailearengana laguntza eskatzeko. Zure hornitzaileak edo Nokia zerbitzu puntu
baimenduak bateriaren egiazkotasuna aztertuko du. Egiazkotasuna aztertu ezingo balitz,
bueltatu ezazu bateria erosi zenuen tokira.

Holograma egiaztatu

1. Hologramaren etiketa begiratzerakoan, Nokiaren esku elkartuen

ikurra ikusi beharko litzateke angelu batetik eta Nokia Original
Enhancements logotipoa bestetik.

2.

Holograma ezkerrera, eskuinera, gora eta behera okertzean, 1,

2, 3 eta 4 puntu ikusi beharko lirateke alde bakoitzean hurrenez
hurren.

background image

74

A r r e t a e t a m a n t e n t z e a

Zer gertatzen da bateria benetakoa ez bada?

Etiketan Nokia holograma duen zure Nokia bateria egiazko bateria bat dela egiaztatu ezin
badezakezu, mesedez ez ezazu bateria erabili. Eraman ezazu hurbilen daukazun Nokia
zerbitzu gune baimendura edo hornitzailearengana laguntza eskatzeko. Fabrikatzaileak
onartzen ez duen bateria bat erabiltzea arriskutsua izan daiteke; errendimendu gutxiago
izateaz gain, telefonoa eta bere osagarriak honda baititzake. Gainera, gailuari ezartzen
zaion edozein onarpen edo berme baliogabetu dezake.

Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, begira ezazu orrialdea.