Nokia 5630 XpressMusic - Segurtasun informazio osagarria

background image

Segurtasun informazio osagarria

Ume txikiak

Zure gailu eta ekipamenduak zati txikiak izan ditzake. Haurren eskumenetik kanpo gorde.

Inguru eragilea

Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuak jasotzen dituen
arauak betetzen ditu, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen denean, edo
gutxienez gorputzetik 2,2 zentimetrotara (7/8 hazbetetara) dagonean. Telefonoa
gorputzarengandik hurbil zorro babesle batean, gerriko poltsatxo batean edo euskarri
batekin erabiliz gero, honek ez luke metalik eraman behar eta telefonoa gorputzetik aurrez
aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko,
telefono honek kalitate oneko sare konexioa eskatzen du. Kasu batzuetan, datu fitxategi edo
mezuen igorpenak atzeratu egin daitezke konexio egokia erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu
gorago aipatutako banatze distantzien jarraibideak betetzen direla igorpena bukatu arte.

Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake.
Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik
hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.

background image

76

S e g u r t a s u n i n f o r m a z i o o s a g a r r i a

Aparatu medikoak

Irrati-transmisioko ekipoek, telefono mugikorrak barne, modu ezegokian babestutako
aparatu medikoen funtzionalitatean eragin dezakete. Kontsulta ezazu mediku batekin edo
aparatu medikuen fabrikatzailearekin kanpoko RF seinaleen aurrean ongi babestuta dauden
jakiteko edo beste motako zalantzaren bat argitzeko. Itzali ezazu gailua osasun zentroetako
toki berezietan hori egiteko agindua baldin badago. Ziurrenik ospitale edo osasun
zentroetan erabiltzen ari diren ekipamenduak kanpoko RF indarrarekiko sentikorrak izan
daitezke.

Medikuntzako tresna inplantatuak

Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku tresnaren
artean, taupada-markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3 zentimetroko
(6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza tresnarekiko potentzia
interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten pertsonek:

Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik 15,3 zentimetrotara (6 hazbetera)
mantendu behar dute piztuta dagoenean.

Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.

Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna kokatuta dagoen beste aldeko belarrian
jarri, balizko interferentziak murrizteko.

Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari gabeko telefonoa itzali.

Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako argibideak irakurri eta jarraitu.

Zure hari gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin batera erabiltzeari buruzko
zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure sendagilearekin harremanetan.

Entzuteko aparatuak

Gailu mugikor digital batzuek audifono batzuetan eragina izan dezakete. Kasu horretan, jar
zaitez harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin.

Ibilgailuak

RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema
elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio sistema
elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren kontrol
sistema elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazio gehiagorako, jo zure
ibilgailuaren fabrikatzailearengana edo ordezkariarengana gehitutako osagarriak
egiaztatzeko.

Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu.
Instalazioa edo beste edozein zerbitzu gaizki burutzea arriskutsua izan daiteke eta
telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari
gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman substantzia
sukoirik, likidoak, gasak edo material leherkariak telefonoa, bere atalak edo ekipamendua
dagoen konpartimentu berean. Airbagak dituzten ibilgailuetan, gogoan izan airbagak indar

background image

77

S e g u r t a s u n i n f o r m a z i o o s a g a r r i a

handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez hari gabeko osagarri eramangarri edo
instalaturik airbagaren inguruan edo airbaga irekitzen den lekuan. Ibilgailurako hari gabeko
osagarriek, behar bezala kokatuta ez badaude eta airbaga puzten bada, zauri larriak eragin
ditzake.

Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago telefonoa erabiltzea. Itzali telefonoa
hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan
daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, hari gabeko telefono sarea eten dezakeelako eta
legez kanpokoa izan daitekeelako.

Balizko ingurune leherkorrak.

Itzal ezazu gailua leherketak sor daitezken guneetan eta bete itzazu seinale eta jarraibide
guztiak. Balizko ingurune leherkorrak normalean ibilgailuaren motorra itzaltzeko
gomendatzen dizuten toki horiek dira. Gune horietan txinpartek leherketa edo sua sortu
dezakete eta kalte pertsonalak zein heriotza eragin dezakete. Itzali telefonoa
gasolindegietan, esate baterako gasolina-hornigailuarengandik hurbil zaudenean.
Errespetatu itzazu irrati ekipamenduaren erabilpen murrizketak erregai gordailuetan,
biltegiratze guneetan eta banaketa guneetan, edo solairu kimikoetan, edo leherketak egiten
diren tokietan. Leherketak egiten diren guneak sarritan nabarmen markatuta daude, baina
ez beti. ontzien azpialdea, elementu kimikoen biltegi eta edukiontziak, eta metal hautsak
bezalako produktu edo partikula kimikoak egon daitezkeen inguruneak. Gasolina edo erregai
likidoak (propano edo butano gasak, esaterako) erabiltzen dituzten ibilgailuen
fabrikatzaileengana jo telefono hau inguru hauetan erabiltzea segurua den jakiteko.

Larrialdi deiak

Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati seinaleak, hari
gabeko eta lehorreko sareak eta erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz
funtzionatzen dute. Zure telefonoak Internet bidezko ahots-deiak onartzen baditu
(Interneteko deiak), mugikorra eta Interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela,
telefonoak larrialdi deiak egiteko mugikorraren sarea eta Internet hornitzailea
erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea
ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi baterako.

Larrialdiko deiak egiteko:

1. Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu. Seinaleak behar besteko indarra daukan

begiratu. Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar izatea:

SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.

Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.

Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik modu aktibo batera aldatu.

2. Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta gailua deietarako

prest jartzeko.

background image

78

S e g u r t a s u n i n f o r m a z i o o s a g a r r i a

3. Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda

daitezke.

4. Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure
gailu mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen tokian. Deia
ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.

Ziurtagiri informazioa (SAR)

Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek
gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi
hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatuak izan ziren; pertsona guztiak
babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen aurkako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific
Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du. ICNIRP
araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10 gramoko ehunean
erabilita batez besteko. SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira,
telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen duen bitartean probatutako
frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den telefono baten egungo SAR maila,
gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra
erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke,
adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil zauden. ICNIRP araudiaren arabera,
telefonoa belarrian erabiltzeko SAR balio altuena honakoa da: 1.27 W/kg.

Gailuak izan ditzaken osagarri eta ekipamenduak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman
ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren
araberakoak izan daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsulta ezazu
produktuari buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.

background image

79