■ Mezuak idatzi eta bidali
Telefonoak mezu bat baino gehiagotan zatitutako mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi 
mezu serie edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek bidalitako mezu 
kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak eta bestelako ikurrak dituzten 
karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago hartzen dute, eta mezu 
batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da. 
Hari gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako irudiak muga hori 
gaindituz gero, telefonoak irudia txikiagotu egin dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia-
mezuak. Mezuen itxura aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko erabilitako telefonoaren 
arabera.
1. Aukeratu >
Mezularitza
>
Mezu berria
eta mezu mota. Testu mezu bat edo
multimedia mezu bat sortzeko, aukeratu
Mezua
. Mezu mota automatikoki
aldatzen da edukiaren arabera.
2.
Nori
eremuan, idatzi hartzaileen telefono zenbakiak edo helbide elektronikoak,
edo hartzaileak Kontaktuetatik aukeratzeko, sakatu gurpila. Hartzaileak puntu 
eta koma bidez bereizi(;).
3. MMS baten edo -mezu elektroniko baten gaia idazteko, zoaz
Gaia
eremura.
MMS mezuan gaiaren eremua ikusgai ez badago, aukeratu
Aukerak
>
Mezuaren goiburuak
, markatu
Gaia
eta aukeratu
Ados
.
4. Mezuaren eremura joan eta idatzi mezuaren edukia.
38
M e z u l a r i t z a
Testu mezu bat idazterakoan, mezuaren luzera adierazleak zenbat karaktere 
idatz ditzakezun adieraziko dizu. Adibidez, 10 (2) ikusten baduzu, oraindik 
10 karaktere idatz ditzakezu, mezua bi mezutan banatuta bidaltzeko.
Multimedia mezuetan eta mezu elektronikoetan objektuak gehitzeko, 
argazkiak, bideoak, oharrak edo bisita txartelak esaterako, sakatu gurpila eta 
aukeratu 
Sartu edukia
.
Audio mezu baterako grabaketa bat egiteko, aukeratu
Grabatu
. Aurrez
egindako grabaketa bat erabiltzeko, aukeratu
Aukerak
>
Gehitu soinu-klipa
>
Galeriatik
.
5. Mezua bidaltzeko, aukeratu
Aukerak
>
Bidali
.