Software eguneratzeak
Baliteke Nokia konpainiak software eguneratzea, funtzio berriak, hobekuntza edo erabilera 
hobetuak sortzea. Ordenagailuko Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska 
ditzakezu eguneratze hauek. Telefonoaren softwarea eguneratzeko Nokia Software Updater 
aplikazioa eta Microsoft Windows 2000, XP edo Vista sistema eragileekin bateragarria den 
ordenagailua behar da. Baita banda zabaleko Interneterako sarbidea eta telefonoa 
ordenagailura konektatu ahal izateko kable egokia ere.
Informazio gehiago lortu eta Nokia Software Updater aplikazioa deskargatzeko zoaz 
www.nokia.com/softwareupdate helbidera edo zure tokiko Nokiaren webgunera.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak onartzen baldin baditu, hauek gailuaren 
bidez ere eska ditzakezu. Ikus “Softwarea eguneratu” 67. orrialdean.
9
L e h e n u r r a t s a k
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke zure 
zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa 
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura konektatu.