Nokia 5630 XpressMusic - SEGURTASUNA

background image

SEGURTASUNA

Irakurri jarraibide erraz hauek. Jarraibideok ez betetzea arriskutsua edo legez kanpokoa izan
daiteke. Informazio gehiago behar izanez gero, irakurri erabiltzailearen gida osoa.

MODU SEGURUAN PIZTU

Ez piztu telefonoa hari gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta baldin badago
edo interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.

ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA GARRANTZITSUENA

Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko orduan, eskuak beti libre eduki
autoa gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea da
garrantzitsuena.

INTERFERENTZIAK

Hari gabeko telefono guztiek interferentziak jasan ditzakete, eta horrek
telefonoaren jarduna kaltetu dezake.

DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI

Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete. Hegazkinetan eta medikuntzako
tresneria, erregai, produktu kimiko edo leherketen arriskua duten guneen
inguruan telefonoa itzali.

ZERBITZU HOMOLOGATUA

Langile homologatuek bakarrik instala edo konpon dezakete telefonoa.

OSAGARRIAK ETA BATERIAK

Osagarri eta bateria homologatuak soilik erabili behar dira. Ez konektatu
produktu bateraezinik.

URAREKIKO ERRESISTENTZIA

Zure telefonoak ez du urarekiko erresistentziarik. Lehor manten ezazu.

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den hari gabeko telefonoa GSM 850, 900, 1800 eta 1900 eta
UMTS 900 eta 2100 sareekin erabiltzeko onetsita dago. Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete eta tokian tokiko ohiturak eta
besteen pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright eskubideak
barne.

Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri
edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.

Telefonoak hainbat konektibitate metodo onartzen ditu. Ordenagailuek bezalaxe, telefonoak
ere birusak eta bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Mezu, konektibitate eskaera,
bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta erabili software kaltegarrien

background image

7

S E G U R T A S U N A

aurkako babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta softwareak soilik,
hala nola, Symbian Signed ziurtagiria dutenak edo Java Verified™ azterketa gainditu
dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako edozein ordenagailutan birus aurkako edo
bestelako segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen da.

Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan ditzake
instalatuta. Zure telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko aukera
izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia
konpainiak ez du hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea
erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea gomendatzen da.

Oharra: Iratzargailua ez beste funtziorik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, hari gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo
arriskurik sor badezake.

Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta Excel-en (Microsoft Office 2000, XP,
eta 2003) ezaugarri orokorrak onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak ezin dira ikusi edo
aldatu.

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin edo informazio
hori idatziz gordetzea gomendatzen da.

Erabilera luzeetan zehar, hala nola bideo dei aktibo batean zehar edo abiadura handiko
konexioetan zehar, telefonoa berotu liteke. Gehienetan hau normala izaten da. Telefonoa
ongi ez dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako
zerbitzu gunera.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu bateraezinik.

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko hari gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea beharrezkoa
da. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera horiek ez daude
erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea
eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Zure zerbitzu-hornitzaileak azal diezazuke
zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen kostua ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen
dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko garaian. Esate baterako, sare batzuek ez dituzte
hizkuntzei lotutako karaktere eta zerbitzu guztiak onartzen.

Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu
liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko. Era berean,
telefonoak konfigurazio berezia izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo ikono
desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.

Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL)
onartzen ditu. Telefono honen ezaugarri batzuk, hala nola web arakatzea, e-maila, sakatu
hizketarako zerbitzua eta multimedia mezularitza, sarea behar dute teknologia hauek
erabiltzeko.

background image

8

L a g u n t z a

Bateria erauztea

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.